::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






 ATAUNGO EUSKARA
 FONETIKA ETA FONOLOGIA
 MORFOLOGIA
 KONTU ZAHARRAK

:: JOXEMIEL BARANDIARANek JASOTAKO ZENBAIT KONTU.

Ondoren Joxemiel Barandiaranek Ataunen jasotako zenbait kontu zahar azaltzen dizuegu:

MUSKIN

Denborân batên Muskiko koban Baxa-jaunek bizi ize ementzien. An, inguruko men-digañetako lurek ebâlitta, sekulako garîk biltze emen zittuzten. Bêretan kristauek bizi ementzien, da artên ez ementzoên garîk eitten, galazîk ez da.
Bein Samartintxiki, botin aundiatzûk jantzitta, io emen da Muskiko kobâ, ta ango gari pilâk ikusitta, bêari ziñek saltoka ariñâgo eraiñ Baxajaunekiñ apûsto eitténdo.
Baita Baxajaunek bealdiko erûn eraiñ ementziên; Samartintxiki beriz garipilên erdia eroi ementzan; baño baita botiñek galalez be-têre. Gero, andi aldeinda, Samartintxiki bê etxea zetorela, Baxajaun bati buruatu emen zitzaion ark botiñetan galazie zeamarela, ta artu aizkoratxikie ta bota ementzion; baño ez ue arapatu. Aizkora txikie Olasâstiko gaztiñaipur-diatên sartu ementzan.
Kristauek ez ementzêkien garie noaiz eiñ; baño alakoatên batêbatek Baxajaun bati aitu ementzion nola algaraz eittentzôn:

¡Ja jaaai! Balêkia, artuko likenea:
Or irtete arto eitte.
Or erorte guri eitte.
Ta San Lorentzôta arbi eitte.
Urduti zâldu ementzan garie eri danetâ.

JENTILLBATZA

Lênao Jentillbâtzan jentillek bizi izete’ementzien. Askotan gauez Agerea jetxi oi ementzien t’an jokûn aitze’ementzien eusentiñ ollârak kukuruku jo artên.
Beiñ Agereko nausie gaizkittu eiñ ementzan, da Elizakôk eittea ementzijôn.Au jentillek jakintzoenên, kristauek ez izen âtio, urezko sobrekamea Agerea jetxi ementzoên, da bearekiñ gaixôn oia, Elizakôk jûteako, jantzi ementzoên.
Agerekôk jentillen sobrekamên gure izen nunbaitt ê, ta ala iltzez oiâri josi ementzioên, da baitta geroxâgôn ollârâri kukuruku joâziñ ê. Jentillek ollârkantue aittu zoenên, eldu ên sobrekamêri ta berealdiko erûn abittu ementzien; baño sobrekamapuskât oiân ertzâri jositta bertan geatu emen zitzaiên. Urdûn jentillek deadar eiñ ementzoên Agere Agere zan bittârtên etzala etxe artan erîk eo makîk paltako. T’arezkeo erie eo makie beti ize emen da Ageren.

MUSKIKO JENTILLE

Muskîko koban bizi zan jentill batek kristau bat beiñ arapau ementzón.
Eta kobati aldeiñ etzezan arigarizko eaztun bat eskuko beatz batên sartu ementzion, “emen nago, emen nago” deadárka beti eotentzana.
Beingoatên kristau oi, jentillek pillâtuta zeuzken ardi naru artên izkutau ementzan.
Eaztunên otsa uruti xamarên iruitzen nunbaitt jentilêri, eta kanpoti ote zan berean jari ementzan.
Zâldu atea, eta irteten da kobati.
Bâitta bestêk, astindu gañeko narupillea, ta sekulako lasterâri emanda jesusbetên andi aldeiñ ementzôn.
Aitzen do jentillek eaztunên otsa, ta badijoa lasterka gaindi bêra bê atzeti.
Kristauek bêla bê burûri etsi ementzion urdûn. Baño alakoatên buruatzan zayo ariatekiñ moztu beatza eta bè eaztunékiñ Mikolâldeko ibaira bota bear dôla. Ta baitta eiñ ê gizonak.
Geo jentille atzeti Mikolâldeaño îtxi zanên, osiñeko eaztun-otsa aittu, ta betâ, kristaue antzeolakôn, jauzi ta an ittota geatu ementzan

 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003