::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






Ataungo populazioren lehen zantzuak XI. mendekoak dira; ordurako bai baitzen zenbait oinetxe Lazkao eta Ataungo barrutian kokaturiko Agauntza ibaiaren arroetan. 1200. urterako San Martin eliza egoteak, data honen aurretik ere populazio-guneren bat izango zela pentsarazten du. XIV. mendearen bukaera arte, bertako biztanleria ibarrean bizi zela ikusten da garbi-garbi eta nagusiki Arrondoan eta Elbarrenan. XVI. mendetik aurrera, San Gregorio eta Ergoiena auzoak hasi ziren jendeztatzen Agauntza ibaiaren bideari jarraiki. Azkenik, XVII. eta XVIII. mendeen artean Aia auzoa jendeztatu zen. Era honetan iritsi zen Ataun XIX. mendera; jendeztatze-mailarik altuena lortu zuen garaira.

IX. mende inguruan hasi zen zabalkuntza, 10 mendetan zehar zabaldu zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. Epe luze honen barruan Ataun jendez bete zen. Jatorrizko gunea zen San Martindik abiatuz, jendeztaturiko gunea zabalduz joan zen poliki-poliki Agauntza ibaiaren ibarrean barrena, nekazaritzarako lur berriak erdietsi ahala. Ibaiaren ertzetatik eta norabide ezberdinetan, haran txikien bideari helduz, abiatu ziren biztanleak beren baserriak eraikitzera nekazaritzarako edota animalien bazkarako egokiak ziren tokietan. Abeltzaintzak garrantzia handia lortu zuen Ataungo nekazaritzaren barruan. Prozesuak XIX. mendearen erdialdean lortu zuen bere goieneko unea.

Une hartatik aurrera garapen-aldi berria hasi zen; gorabehera askoko populazioaren beheranzko joera, hain zuzen ere. Joera hau, gaur egun arte mantendu da.


Urteak Biztanleak
1900 2.663
1910 2.658
1920 2.581
1930 2.446
1940 2.448
1950 2.535
1960 2.884
1965 2.785
1981 1.965
1990 1.768
2000 1.556
2001 1.543
2002 1.535


50eko hamarkadan hazkuntza nahikoa garrantzitsua gertatu zen Ataunen. Gertakari honen arrazoia, Goierriko eskualdera iritsi zen etorkin kopuru handiaren eragina Ataunaino ere iritsi izana izan daiteke.
Azkenean, 1962. urtetik aurrera, populazioa beherantz egiten hasi zen eta joera hori mantendu egin da gaur egun arte.
Ataun, taulan ikus daitekeenez, Eskualde osoan biztanlerik gehien zuen herria zen mendearen hasieran.
Ataun, mendean zehar pixkanaka jendez gutxitzen joan den udalerrietariko bat da. Baserri-inguruko udalerriei eragiten dien fenomeno ezaguna da hau. Fenomeno hau eragin duten arrazoi nagusien artean, industria-metatzeak hiri-mailako metatzea ekarri izana da aipatzekoa.

Ikusi: Eskualdeko biztanleak





 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003