Castellano  Català  Euskara  English  Francais 
Ataungo Udala Ataungo udala
   TOKIA: Euskara/ UDALA/ Udal Arautegia/ LAGUNTZAK/ Kultur eta kirol ekintzen dirulaguntzak
UDALA
Alkatea
Udal Antolakuntza
Helbideak
Udal Batzarrak
Udal Arautegia
On Line Zerbitzuak
Aurrekontuak
Proiektuak
Azpiegiturak
Iradokizunak eta Kexak
Udalberri
Azken Berriak
Udal Tramiteak
Bake-Epaitegia
Kontratatzailearen profila
Gazteplana
Liburutegia
Udalekuak 2012
BIRZIKLAPENA
Kale izendegia
Begiraleen kontratazioa
EUSKARA
ATAUN
Kokapena
Historia
Biztanleria
Garraioa
Planoa
Irudiak
Ataun telebista
Pertsonaiak
Euskara
Jaiak eta Ospakizunak
Egutegi Kulturala
Ataungo Iturriak
Ataungo ondare arkeologikoa
TURISMOA
Nola iritsi
Ibilbideak
Ondarea
Gastronomia
Ostatuak
Jatetxe eta Tabernak
Jentilen Etorrera
Agenda
ARALAR
Sarrera
Aralar Parke Naturala
Lizarrusti Parketxea
Trikuharri eta kobak
Mendia
Eskalada
Espeleologia
Lareoko urtegia
Ataungo Domoa
LOTURAK
Loturak
sarecar

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 KULTUR ETA KIROL EKINTZEN DIRULAGUNTZAK


KULTUR ETA KIROL EKINTZEN GARAPENERAKO DIRULAGUNTZAK

1. Dirulaguntzen aplikazio eremua.

Kultura edo eta kirola bultzatu eta garatzea helburu duten interes publikoko ekintzak, eta edozein herritarri, inolako mugarik gabe, zuzenduak direnak, Udalaren dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute, antolatzailearentzat dirua irabazteko medio ez diren kasuan.


2. Elkarteei zuzenduak.

Dirulaguntza hauek Ataunen eratuta dagoen edozein elkarte publiko nahiz pribatuk eskatu ahal izango ditu, baina inoiz ez herritar batek edo batzuk pertsonalki edo eta talde moduan.


3. Eskaeren bideratzea.

Dirulaguntza hauek lortu nahi dituzten elkarteek, Udaletxeko idazkaritzan jaso ahal izango dituzten instanziak bete beharko dituzte, bertan elkartearen xehetasunez gain ekintzen aurrekontuak ere azaldu beharko dituztelarik (I eranskina). Honez gain, burutu asmo dituzten ekintzei buruzko memoria bat aurkeztu beharko dute helburuak, egitaraua, egunak, partaideak, e.a. zehaztuz.


4. Eskaerak aurkezteko epea.

Urte bakoitzari dagozkion eskaerak, urte horretako otsailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Udaletxeko idazkaritzan.


5. Ekintza ezberdinen koordinaketa.

Aurkezturiko ekintzek zernolako dirulaguntza izan behar duten aztertzen hasi aurretik, beraien arteko koordinazioa aztertuko da Kultur eta Kirol batzordean.


6. Urteko Udal aurrekontuetan izendaturiko diru kopurua.

Urte bakoitzean Udalak bere aurrekontuak burutzen dituenean, diru kopuru bat izendatuko du helburu honetarako eta dirulaguntza guztiak kopuru honekiko baldintzatuak izango dira, hau da: aurkezturiko ekintzei Balorazio taldeak balorapen bat emango die eta ondoren, aurrekontuetan horretarako zuzendua dagoen diruaren araberako banaketa porzentual bat egingo da.


7. Balorazio taldea.

Kultur eta Kirol Komixioaren barnean ekintza ezberdinei balorapen bat emateko, balorazio taldea eratuko da ondorengo partaide hauez osatua:

- Elkarte eskatzaile bakoitzetik ordezkari bat.
- Udalbatzan ordezkaritza duten alderdietatik ordezkari bana.


8. Aurkezturiko aurrekontuak.

8.1. Printzipioz edozein elkarteek aurkeztutako aurrekontuak errealtzat emango dira. Baina, elkarte horrek aurrez ekintza hori egina badu eta aurkezturiko aurrekontua aurrez eginikoaren likidapena baina haundiagoa bada, lehengo likidapena eta eskarian aurkezturiko aurrekontuaren arteko media hartuko du Udalak aurrekontutzat.

8.2. Elkarte eskatzaileak aurkezturiko ekintza konkretu baten aurrekontuetan, ekintza hori aurrera eramateko Udalak beharrezkotzat jotzen ez duen medio edo eta instrumenturenbat balego, medio edo eta instrumentu horren balioa ez da kontutan hartuko ekintza horren aurrekontua aztertzerakoan.

8.3. Hitzaldietan hizlari bakoitzeko 150 €ko dirumuga jarri da.Hiru hizlari baino gehiagoko mahai inguruetan gehienera 450 € pzta izango delarik. Ikastaro bakoitzeko 300 €ko aurrekontua jo da egokiena. Bereziak aparte tratatuko dira.

9. Balorazioa.

Aurkeztuak izan diren ekintza guztien zerrenda banatuko die kultur eta kirol komixioko arduradunak balorazio taldeko partaide guztiei. Hauek, zerotik hamarrera bitarteko puntuaketa bat emango diote ekintza ezberdinei, horretarako erizpide hauek hartuko direlarik kontutan:

A. Krisian sartuta leudekeen baloreen sustapenerako baliogarritasunik duten ekintzak. Inplizitoki zenbait baloren interesgarritasuna konsideratzen da. Ekintza horrek bete lezakeen funtzio sozialaren garrantzia.

B. Euskal kulturari egiten zaion aportazioa, euskarri moduan. Hizkuntza eta orohar kultur erakusle hainbaten erabilera. Ahozkotik idatzira. Konzeptu establea.

C. Artekotzaren neurria: zabala, mugatua. Artekotzaren intentsitatea, iraunkortasuna.

D. Ekintzak izan dezakeen ikuspegi hezitzailea, informazio kopurua. Dimensioak (lantzen denaren garrantzia).

E. Ekintza horrek beste inon izan dezakeen bereizgarritasunik duen ala ez. Originaltasuna eta irudimena.


Balorazio taldeko partaideek ekintza ezberdinei emaniko puntuaketen arteko media bat egingo da, era honetan ekintza bakoitzat zerotik hamarrera bitarteko puntuaketa bat izango duelarik.

Puntuaketan bostera iristen ez diren ekintzak dirulaguntzarik gabe geldituko dira.

Balorazio taldeko elkarte eskatzaileetako ordezkariek ezin izango dute puntuaziorik eman, beraiek antolatzen dituzten ekintzei dagokionean.

10. Ehuneko balorazioa.

Ekintza ezberdinen izaera kontutan hartuta, lortu duten puntuaketaren arabera ehuneko bat izendatuko zaie.

10.1. Diru sarrerarik ez duten ekintzek %100 eta %75 bitarteko balorazio izango dute (5 puntu lortu dituen ekintzak %75 eta 10 puntu lortu dituenak%100).

10.2. Diru sarrerak dituzten ekintzek, %60 eta %35 bitarteko balorazioa izango dute irteerekiko.

10.3. Ataungo izanik, herriz kanpoko txapelketetan parte hartzen duten kirol taldeek, aurreikusitako defizitarekiko %80 eta %55 bitarteko balorazioa izango dute.


11. Dirulaguntzaren ezeztapena.

Udalbatzak dirulaguntzak onartu eta elkarte guztiei Kultur eta kirol komixioan jakinerazi ondoren, 15 eguneko epea izango dute elkarte guztiek, burutu asmo zuten ekintza bat ez egitea erabakiko balukete Udalari jakinerazteko, Udaletxeko idazkaritzan idatzi bat aurkeztuaz.


12. Dirulaguntzen berrizendapena.

Aurreko atalaren arabera ekintza batzu egin gabe geldituko balira, hoiei dagozkien dirulaguntzak egingo diren ekintzen artean banatuko dira, berriro ere aurrez emaniko balorapenaren araberako banaketa porzentual bat egingo duelarik Udalak.

13. Dirulaguntzaren ordainketa.

Ekintza burutu bezain laister eta ondorengo atalean zehazten diren agiri guztiak aurkeztu ondoren, elkarteek izendaturiko dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.

14. Likidapenaren aurkezpena.

Udalak dirulaguntza izendatua dion ekintzak burutzen, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko du elkarte antolatzaileak:

- Buruturiko ekintzaren memoria zehatza.

- Diru sarrera eta irteeren balantze orokorra. Honetarako Udaletxeko idazkaritzan jaso ahal izango den instantzia bete beharko da (II eranskina).

- Diru sarrera irteerak ziurtatuko dituzten faktura originalak edo fotokopia konpulsatuak.

- Dokumentazio grafikoa (kartelak, esku programak e.a..).



15. Likidapenak aurkezteko epea.

Urte osorako izendatuak izan diren dirulaguntzei dagozkien likidapenak, hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko dira.


16. Publizitatea.

Dirulaguntza izendatu zaien ekintzei buruz egiten den publizitate guztian agertu beharko da Ataungo Udalaren laguntzaz edo babesean buruturikoa dela.

17. Ez betetzea.

Dirulaguntza izendatu eta aurreko ataletan zehazturiko betebeharretako edozein ez betetzeak, haren berrazterketa ekarriko du eta, dagokionean, izendaturiko dirulaguntzaren baliogabetzea edo gutxitzea.



Hasiera | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
© Ataungo Udala - Telefonoa 943 180 011 - Faxa 943 180 111 - Emaila: udala@ataun.net
 Eskubide guztiak babestuak.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz