Castellano  Català  Euskara  English  Francais 
Ataungo Udala Ataun
   TOKIA: Euskara/ ATAUN/ Historia
UDALA
Alkatea
Udal Antolakuntza
Helbideak
Udal Batzarrak
Udal Arautegia
On Line Zerbitzuak
Aurrekontuak
Proiektuak
Azpiegiturak
Iradokizunak eta Kexak
Udalberri
Azken Berriak
Udal Tramiteak
Bake-Epaitegia
Kontratatzailearen profila
Gazteplana
Liburutegia
Udalekuak 2012
BIRZIKLAPENA
Kale izendegia
Begiraleen kontratazioa
EUSKARA
ATAUN
Kokapena
Historia
Biztanleria
Garraioa
Planoa
Irudiak
Ataun telebista
Pertsonaiak
Euskara
Jaiak eta Ospakizunak
Egutegi Kulturala
Ataungo Iturriak
Ataungo ondare arkeologikoa
TURISMOA
Nola iritsi
Ibilbideak
Ondarea
Gastronomia
Ostatuak
Jatetxe eta Tabernak
Jentilen Etorrera
Agenda
ARALAR
Sarrera
Aralar Parke Naturala
Lizarrusti Parketxea
Trikuharri eta kobak
Mendia
Eskalada
Espeleologia
Lareoko urtegia
Ataungo Domoa
LOTURAK
Loturak
sarecar

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 HISTORIA



ATAUNGO HERRIAREN HISTORIA 


Ataun, Gipuzkoaren hegoaldean, Nafarroaren mugan eta Aralarko Parke Naturalean dago basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo Domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Baina baditu, ordea, lur azpian fosildutako makina bat haitzulo; aipagarrienak Troskaeta, Sarastarri, Intzartzu eta abar.

Gizakiaren aztarna zaharrenak Usategietan daude -inguru hauetako zaharrenak dira- duela 40.000 urte ingurukoak. Geroxeagokoak dira Pikandieta, Armontaitz, Limurita, Kobazar eta abarretako aztarnak. Eta ezin ahaztu, herriko mugetan diren trikuharriak, hasi Atxurbidetik eta Ubegi bitarteraino; gehienak, Barandiaran, Aranzadi eta Eguren ikerleek aztertutakoak.

Ataun izenak dioen bezala, ate edo pasabide denez, erromatar garaiko txanponak ere aurkitu dira; Kristo aurrekoak Usategietan eta ondorengoan Otadizelain; Berrenoako galtzada bide egokia izan baita bidaiari, iheslari, kontrabandista eta Santiagobideko erromesentzat.

Jentilbaratzako gazteluaren hondakinak eta bertan topatutako urrezko eraztunak Erdi Arora garamatza. Urte askotako borroka-leku izan zen Nafarroa eta Gaztelaren artean. Nahiz eta 1200. urtean Gaztelak Gipuzkoa bereganatu, Jentilbaratzak Nafarroaren menpe jarraitu zuen ehun eta gehiago urtetan.

Garai haiekin lotu behar da kristautasunaren etorrera XI. mende aldean-edo, eta lehendik zeuden sinesmenekin batera hedatu zen. Horren adierazgarri dira herriko hainbat leku: sorgin, lamia, jentil eta basajaunen istorioz josita baitago Ataun. Eta horregatixe, urtero, azaroan Jentilen Etorrera izeneko ikuskizuna egiten da herrian zehar.

Herri izaera XVII. mendera arte ez zuen lortu Ataunek (1.616 urtean) eta komeni zitzaionean inguruko herriekin ere bat egiten zuen, Batzar Nagusietan ordezkaria eduki ahal izateko.

Lazkaoko Jauna izan da bere historiako mendeetan zehar, ataundarrek izan duten areriorik handienetakoa; Jauntxo izanik, eskubide handiak baitzituen lortuak hala-nola, herritarrenak zapuztuz. Honen mende bizi ziren ataundarrak: alde batetik, herriko lurren herena berea zuen, hainbat maizter, erroten monopolioa, apaizak izendatzeko eskubidea eta urteko laborearen hainbateko bat berari eman beharra.

Aipagarria, XVI. mendean Ataungo herriak Lazkaoko jaunarekin izandako eztabaida eta auzien ondoren, herriko armarria elizako horman jartzeko lortu zuen eskubidea (1.584 urtean).

Bizimoduari dagokionez, artzaintza, abeltzaintza, nekazaritza, meagintza eta basogintza izan dira nagusi, XX. mendean Goierri bailaran, industrializazioa garatu eta nagusi bihurtu arte.

Ataun ekimen handiko gizon eta emakumeen herria izan da eta da; izan diren lekuetan aztarna utzi dutena. Gure historia erlijioso, notari, abokatu, mediku, albaitari, idazle, intelektual, historiagile, antropologo, etxegile eta abarrez josita dago. Nahiz eta nekazari-lur izan, gurasoek ahaleginak eta bi egin izan dituzte seme-alabak aurrera egin zezaten, Horiek izan dira izan, Ataungo herriari izena eta izana eman diotenak: ataundarron izaera, herri baten nortasuna.


 



Hasiera | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
© Ataungo Udala - Telefonoa 943 180 011 - Faxa 943 180 111 - Emaila: udala@ataun.net
 Eskubide guztiak babestuak.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz