Castellano  Català  Euskara  English  Francais 
Ataungo Udala Ataun
   TOKIA: Euskara/ ATAUN/ Egutegi Kulturala/ Pintura lehiaketa
UDALA
Alkatea
Udal Antolakuntza
Helbideak
Udal Batzarrak
Udal Arautegia
On Line Zerbitzuak
Aurrekontuak
Proiektuak
Azpiegiturak
Iradokizunak eta Kexak
Udalberri
Azken Berriak
Udal Tramiteak
Bake-Epaitegia
Kontratatzailearen profila
Gazteplana
Liburutegia
Udalekuak 2012
BIRZIKLAPENA
Kale izendegia
Begiraleen kontratazioa
EUSKARA
ATAUN
Kokapena
Historia
Biztanleria
Garraioa
Planoa
Irudiak
Ataun telebista
Pertsonaiak
Euskara
Jaiak eta Ospakizunak
Egutegi Kulturala
Ataungo Iturriak
Ataungo ondare arkeologikoa
TURISMOA
Nola iritsi
Ibilbideak
Ondarea
Gastronomia
Ostatuak
Jatetxe eta Tabernak
Jentilen Etorrera
Agenda
ARALAR
Sarrera
Aralar Parke Naturala
Lizarrusti Parketxea
Trikuharri eta kobak
Mendia
Eskalada
Espeleologia
Lareoko urtegia
Ataungo Domoa
LOTURAK
Loturak
sarecar

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 PINTURA LEHIAKETA


ATAUNGO IV. PINTURA  LEHIAKETA KALEAN

OINARRIAK

2008ko URRIAREN 5ean, IGANDEA

 

1.- LEHIAKIDEAK

 

16 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal izango du eta partaide bakoitzak pintura lan bat aurkeztu beharko du.

 

2.- GAIA

 

Lanak, Ataunen egun berean egindakoak izan beharko dira: kalean egindakoak eta herrian oinarritzen direnak, edozen gauza gaitzat erabil daitekeelarik. Epaimahaiaren lana errezteko, lana egiteko aukeratutako tokia zehaztu beharko da.

 

3.- TEKNIKAK ETA FORMATOA:

 

Lanen neurria gehienez 100x81 zm.koa izango da teknika librea izango da.

Lanak egiterakoan edozein oinarri erabili ahal izango da baina euskarri gogor batean jarri beharko da lana aurkezterakoan. Egileek lanak egiteko beharrezko dituzten tresna guztiak ekarri beharko dituzte.

 

4.- LANEN ZIGILADURA:

 

Erabiliko diren euskarriak Udaletxean zigilatuko dira lehiaketa egunean, goizeko 9etatik 10etara. Euskarriak aurretik prestatuta eraman daitezke,  baina ez da onartuko inolako zirrimarra, marrazki edo marra aztarnarik edukitzea.

 

5.- LANEN AURKEZPENA:

 

Udaletxean aurkeztu beharko dira, txartelarekin batera, 13:30tik 14:00etara eta 18etatik 18:30etara. Partaideak nahi izanez gero, lanari prezioa jarri ahal izango dio.

 

6.- SARIAK:

 

Sariak honako hauek izango dira.

 

Lehenengo saria…………..500 € eta oroigarria.

Bigarren saria…………..300 € eta oroigarria.

 

(Parte hartzaile bakoitzari herriko taberna batean hamaiketakoa egiteko txartel bat emango zaio.)

 

 

7.- EPAIMAHIA

 

Epaimahaia, adituez osatutakoa  izango da eta eurek erabakiko dituzte zeintzuk diren lanik onenak. Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa azaroaren  29an, larunbata, eguerdiko 12etan Ataungo Herri Antzokian egingo da. Aurkeztutako lanek ez badute behar den bezalako kalitate artistikorik, epaimahaiak erabaki dezake saririk ez ematea. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta oinarri hauengandik  sor daitezkeen edozein zalantza , ezuste edo ulerkuntza erabakitzeko ahalmen osoa izango du.

 

8.- LANEN ERAKUSTALDIA ETA JABETZA

  

Parte hartzaileek egindako lanak azaroaren 3tik 22ra erakutsiko dira Udaletxeko ganbaran.

Saria irabazten duten lanen jabetza, erreprodukzio eta erakusketa eskubideak Ataungo Udalaren esku geratuko dira. Egileak ezin izango duelarik  egile-eskubiderik eskatu.

Erakustaldia amaitutakoan, lanak Ataungo Udaletxean jaso ahal izango dira.

 

9.- BESTE OHAR BATZUK

 

1.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guzti hauek onartzea dakar.

2.- Antolatzaileak, lehiaketaren onerako izan daitezkeen aldaketak egiteko ahalmena izango du.

3.- Antolatzaileak lehiaketan zehar edo ondoren egingo den erakusketan sor daitezkeen kalteen erantzunkizunik ez du izango.

 

 

ANTOLATZAILEA

ATAUNGO UDALA



Hasiera | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
© Ataungo Udala - Telefonoa 943 180 011 - Faxa 943 180 111 - Emaila: udala@ataun.net
 Eskubide guztiak babestuak.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz